Bilduma honetan maila
ezberdinetako sei liburu barneratzen dira: hastapen mailako bi,
tarteko mailako bi eta maila aurreraturako bi.
Bildumako liburu
bakoitzean, jokoa hasteko, jokoaren tarteko eta bukaerako
edukiak lantzen dira.
Lehen eta bigarren
hezkuntzan (eskolaz kanpoko ariketetan, DBHko hautazko ikasgai
modura) xake-elkartean eta auzoko etxe nahiz aisialdi gunetan
erabil daitezke.
Biduma hau 7 urtetik
aurrerako edozein pertsonentzat da egokia.
Hastapena 1
Partida oso bat
jokatzeko beharrezko den oinarrizko eduki oro garatzen da bertan.
Erantzunek jokaldi
bakarreko zailtasuna dute eta ikasleak gezi bidez adierazten
ditu, oranindik jokaldiak ez direlako apuntatzen.
